Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2005-12-14
Euskal internautek 500 blog inguru dituzte

Blogak fenomeno mediatiko bat bihurtzen hasten dira Euskadin, Estatu Batuetan gertatzen ari den bezala. Webguneak sortzen uzten dituen tresna bat da, edozein erabiltzailek bere pentsamenduak eta iruzkinak sartu ahal dituenetan orri batean idazten duen erraztasun berberaz. Euskal internautek 500 bitakora inguru egin dituzte Interneten orain arte, Alianzok kontabilizatu duen arabera, hain zuzen ere blogetarako plataformen animazio eta garapenera dedikaturiko Bizkaiko enpresa bat.

Zale handienak gipuzkoarrak dira, doako blogen sorrera-zerbitzu nagusienetako bi Gipuzkoan daudelarik, blogs.diariovasco.com eta, neurri txikiagoan, Goiena.net/blogs. Garrantzizko onarpen bat duten beste plataforma batzuk hauek dira: Blogspot, Google-rena, euskal blogen %15a hartzen duena, eta Qué Bilbao, izen berdina duen doako egunkariaren mendekoa. Bitakorak sortzeko Euskadin erabilitako beste zerbitzu batzuk Zoomblog, Eibar.org, Typepad, Blogia, Blogs.ya.com, Deustuko Unibertsitateko Littera, Blogalia eta Bitacoras.com dira.

Blog indibidualei dagokienez, euskaldun batek egindako blog ezagunena Dirsonena da, bilatzaileetako posizionamendura dedikatua; jarraian, Javier Armentia fisikari gasteiztarraren "Por la boca muere el pez", eta Paulo Carvajal bilbotarraren egunkari pertsonala "Papel Continuo" daude.

Bisitatuenen artean blog hauek ere bereizten dira: "Magonia", Luis Alfonso Gámez kazetari bizkaitarrarena; "Qué Web", Israel Rondón diseinatzaile bizkaitarrarena; "Guerra Eterna en Oriente Medio", Iñigo Sáenz de Ugarte kazetari arabarrarena; "Malaprensa", Josu Mezo legelari bizkaitarrarena; eta CyberEuskadi, José Antonio del Moral bizkaitarrarena. Euskarazko blogen atalean Iban Arantzabal eta Jabi Zabala kazetarien Sustatu eta Sarean.com bereizten dira.

Alianzok blog korporatibo bat ere kudeatzen du, langileek enpresaren jarduera den software sozialari buruzko bere ezagutzak adierazten dituztenean. Zerbitzu-mota hau onespen oso ona izaten ari da Estatu Batuetan hauek egiten dituzten konpainien irudia sendotzeko bere gaitasunagatik. Arlo honetako enpresa aktiboenetako bi Google eta Microsoft dira. Gaur egun munduan 14 milioi blog existitzen dira, gehienak Estatu Batuetan eta Frantzian. Egunero 80.000 bitakora berri sortzen dira, Iparamerikako Technorati enpresaren arabera.


 
Print
...More news
Pays Basque
J-F. Lefort: "J’ai passé un an en prison pour rien"
Pays Basque
Un pôle numérique pour le Pays Basque intérieur
Culture
Sous la poussière de charbon
Sports
Perasovic se méfie de Strasbourg
Herriz herri
Analyse cinglante, moment crucial
Sujet à la une
Euskal Konfederazioa propose les bases d´une politique linguistique
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise