Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-11-20
Koldo AMESTOY
Ezkiaren jabeak, behin...

Jaio zen egunean, bere aitak ezkiondo bat landatu zion etxe aitzinean. Gero loaldirako, bere amak etzan zuen honen itzalpe xumean. Ondotik hasi zen gure mutila, ezki honekin harreman eta jolasetan. Kalte handirik gabe, zuhaitzarentzat... Orroitzapen hoberenekin mutikoarentzat.

Berantago, ezkiaren loreak eta hostoak biltzen. Aitamen etxe ondoan zenez, abar batzu mozten eta bere itxura zaintzen, lan egin zuen, urteetan zehar. Abarrak goregi ez ! Zabalago zergatik ez ?

Urteak iragan eta, gure mutilak bere aitamak galdurik, ezkondu zen behin, eta emaztearekin biak, bere etxe ttipian plantatu. Holako batez, gure bikotearen gana hurbildu zen jendea, udako aterbe bila. Ez, lekurik ez zutela, ez ! Apartamendurik ere ez, zoritxarrez ! Beren autoa babesteko ere estalperik ez zutenez...

A, horrelako aterbe zerbait izan balute bederen, etxebizitza gisa apailatzeko! Udaran hor sartuko litzatekeela, beren etxea udatiarrei alokatuko zuten denboran... Baina ?!... Biak, gogoetatzen ari zirela, gure gizonak ezkia begiratzen zuela, "txilin", bapatean ideia zoragarri bat bere baitan irudikatu zitzaion.

Zuhaitzaren itzalpea alokatzen balute ? Eta bai ! Arbolak bere itzala, maiatzetik urria arte, sei hilabetez eskaintzen duela eta,... Eta bai ! Hainbeste hilabete eta beste hainbeste urtez, diru meta bat pilatzeko aukera izanen dutela ! Eta bai ! Eta, nahi bazuten ere, holako batez, itzalpe hori saldu zezaketeela ! Eta bai ! Eta ezkiondoa bera? Eta ?Š

Hau hala bada halabiz, hala ez bada, halatsu !


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Emmanuelli : "Un état des locaux de la prison minable pour ne pas dire plus"
Culture
Rencontres improbables au c¦ur du sujet
Sports
Le diable de Titin envoie Olaizola II en enfer
Pays Basque
600 personnes à Ciboure pour dire stop à la répression
Sports
Le froid gèle les désirs de Bayonne et d’Anglet
Sports
L’Aviron revient heureux de Montpellier
Sujet à la une
Cheminots, électriciens, postiers, agents public et étudiants, ensemble
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise