Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-01-31
Itziar MADINA
Postalak (IV), katzarrota eri

Zakurraren ipurziloko herriko plaza zangoz gora emanikoan autostopean hartu neskatoa utzi zuelarikan, hunek amultsuki agurtu eta atea eztiki hetsi zuelarikan, bakardadeak karranka egin zuen gure katzarrotaren motorra zaharrean. Motorra akituan. Eztula gizen batek bereganatu zuen hoditeria guzia, herdoilari nahas. Abisarik eman gabe, traidore, tristeziak bere zirimolan hertsatu zuen. Burdineria guzian daldar egin zuen. Eta hasperen. Segunda batzuk lehenago jin bide beretik, joan zen, sekulako. Irratia piztu zuen. Ele okaztagarriak ixilarazi, segidan. Kazeta eman zuen, tripak inarrosiko zazkon Eskorbutoaren bila. Ultratunbako gurguria izan zuen hunek azken hatsa. Orduan katzarrotak bere burua erroizteari pentsatu zuen arteka batez. Ororen buru, berunik gabeko ezantza paregabetik edanez ordaindu zuen bere ezinegona. Parada baliatu zitzaion zakurraren ipurdiko ezantzategi galduko saltzaile gisakoaren ezagutzeko, komunikazioaren jendarteko muineko saltzaile murritzen ondoan, bihotz minen jabalgarri.

Mendi urrunduetarik Jainkoak omen abandonatu erresumatik beheratekoan, antxiaz arizan zen tututik, berunik gabekoak bere zaina kakolduak fiertzen noiztenka itotzear zituela. Hatsa bahi nahiz patarran beheiti, motorra burrunbaka jelos eta nardatua, auto berriagoen buztana egin zuen bere gibelean. Bihurguneak jo eskuin, bihurguneak jo ezker, bide puxka zuzenik ere ez zen deabruzko gazte lerdenak pasatzen uzteko. Burua madarikazioz eta bihotza malko gogoz beteak, ezin finituzkoa zitzaion alta ez hain aspaldi labur kausitu zuen bidettoa. Gogoangarri zena hits bilakatu zen. Alaia tristura betea. Halako batean salbazioa ikusi zuen erreka bazterrean. Kliñotanta eskuinerat emanez, itzal freskorat lerratu zen, gibeleko auto gazteak motorrak hanturik tutaka gainditzen eta ahanzturan uzten zutela. Hodei beltza euriaz libratzen den bezala hala katzarrotaren bihotza malkoez.

Plazan utzi emazte gaztearen ahots fina errekaren zilarrarekin bat entzuten hasi zen, eta haren solasa: mendiko euskara eder oraindik bizian xuxurlari ari zitzaion, zauriaren sendagarri. Ikusten zuen bidez bide, autorik gabeko neska kuraiosa etxerat abian. Eta mingarri zitzaizkion bakardadea, mingarri haundi maundien itxurakeriak.

-"Sobera minbera hiz, erradan, katzarrota!" ziztukatu zion arrantza artetik koartza hauskara mehe luze batek. "Motordunak holako sendimenduak zituenik ez ninan sekulan erranen!" eta moko ukaldi segurraz xipa bat klikatu zuen, goseti.

-"Hik ez dun konprenitzen ahal. Hire izaiteak gatinaturik bizi haiz. Eta jendeen mundua zer den ez dakin. Bestela ez hintzan hola mintzatuko. Borondate oneko zonbat gizon eta emazte balios ez den higatzen dela politikako, dela kulturako ele ederrez jauntziak haien interesa hutsendako ari diren beste batzuen xerbitxuko! Horrek sutan jartzen naun. Gehiago dena, bihotza maitemintzen zaunalarikŠ"

-"Ene aholkuari jarraik iezaion: har paper eta arkatz eta idatz iezaion". Koartza hauskara mehe luzea, urean zirikan.

-"Idatz, nori, ote?"

-"Hire bihotzeko xangrinari".


Print
 
...More news
Sujet à la une
Les six paysans d’ELB restent en garde à vue
Culture
Le carnaval d’Hartzaro ouvre demain un espace de (re)création
Pays Basque
Le Parlement basque veut protéger ses représentants
Sports
Waltary arrive à bon port
Pays Basque
Barthélémy Aguerre serein quant à sa réélection
Pays Basque
Grenet brigue un 3e mandat par l´ouverture et le rajeunissement
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise