Jean-Louis DAVANT
Arrazista?
"Arrazista" delako laidoa nola nahizka erabiltzen da orain. Ez lüke behar. Barreatzez balia galtzen dü, eta behar deneko indar gabetürik gerta daite. Hanitxek iñorantziaz erabilten düe, hiztegi eskaza ükenez. Bena zonbaitek badakie zer ari diren: laidoak herexa bat üzten dü züzen kontre zikintürik denaren bizkarrean, ke horren petik sü bat izan daitealakoan. Bena kasü! Arrazakeria legeak gaztiga dezakean dezala, norbait arrazistatzat erakusten düana ber gisan kondena dezake, erranaren probarik ez badü agertzen.
Prefosta Sarkozy presidentak ez dü auzirik arriskatzen ETA mübimentü aramatüaren ganik. Gaineala ber tiroaz bigerren txori bat hünkitzen dü, eta behar bada hori züan bilatzen, hots urtarilaren 17an Donapaleun bildü zen laborari taldea. Horren aitzi ere Sarkozyren hitza arrapikatü da. Azkenean gobernüaren peko den proküradoreak aküsamentu hori baztertü dü. Haatik sei parteliant epaileeen aitzinetik igaranen dira barantailaren (ostailaren) 21ean, bortizkeriaz aküsatürik. Lür afera bat politizatürik agitzen da presidentari esker.
Üdüri lüke pe hortako potereak eüskaldün laborarien olde hori zikintü nahi düala eta lotsarazi. Ene ustez poeter politikoak arriskü bat hartzen dü, mubimentü horrek bere indarra erakutsi beitü, Nafarroako autobia xedea errekalat igorriz. Gobernüak hobe lüke laborari horiek egiten düen lanaren ezagützea, honartzea eta lagüntzea.
Laborantxa berri baten beharra badügü heben ere. "Beti haboro" erranez aitzina iheska joaiteak ez dü gero handirik ükeiten ahal. "Far West" famatüak bazterra jo dü. Kalitatea da helbürü berria.
|