Jean Louis DAVANT
Bozka
Bozka izena gurea günüan, xiberotarrena. Horren baliokideak beste eüskalkietan : "bozketa", bozaldia", "hautekundea". Düala berri, hartü deigüe hegoaldeko politikari elibatek (ezker abertzaleko batzüek, hala egia). Ontsa zait hiztegiaren zabaltzea, iparraldetik ere jesanez eta mailegatüz. Haatik erranahi oker bat eman deioe, "botu" eta "boz" (zübereraz "botz") delakoen erraiteko erabiliz.
Jadanik bi hitz ükenez "voix" edo "voto" arrotzen eretzean, hirugarren bat behar ote zena hortako desbideratü ? Ez zait üdüri. Gure ganako errespetü eskaz bat bezala ikusten düt. Bat haboro. Edo sordei : gure entelegatzeko ezina, beste planeta bat bagina bezala. Oihenarteko bere historiako izenbürüan bi baskonia aipü zütüan : batetik akitaniarra, bestetik iberiarra. Apentziala beti hortan gaude.
Dena dela, "bozka" hitza, mütazione batek joa, hegoaldeko irrati eta telebistetan hedatü de gripa negüan bezain segür. gero, prefosta, honarat heldü zaigü bere zentzü okerrarekin, eta heben ere barreatzen ari ber gisako bideetarik, mütatürik. Üdüri lüke Eüskara Batüalat joaiteko manera bakoitxa dela hegoaldeko hütsen kopiatzen.
Eüskal politikaz ase girenek (eta ez gira gütitzen ari) orai beste zerez etsitü behar dügü? Kontsolamentü bat halere : bozka, bozketa, hauteskunte horietan ederki goiti joan direla iparraldean abertzaleen botzak, alderdi ezbardinen batarzünari esker. Etsenplü hona ene ustez haurride handientzat.
|