Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-03-21
Luisitxo FERNANDEZ
Deituren inguruko arau sinpleak. http://www.sustatu.com

Gaur egungo Berria-aren Estilo Liburuan deituren inguruko arau pare sinplea agertzen da.

-Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira Berrian, norberaren ohtura gora-behera

-Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi bezala idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe

-Alfabeto latinoan idatzitako izenak oro har bere horretan uzten dira.

Baina zer gertatzen da Galiziako deiutrekin ? Adibidez: Rajoy edo Raxoi ? Kontu hauek hedadurak dira. Estilo Liburuan ez da hedadurarik aipatzen, eta interpretazio irekietarako baino, kasuak definitu eta anbiguotasunak eteteko izaten dira Estilo Liburuak. Estilo Liburu batek ez ditu zalantzak sortzen, Estilo Liburu batek zalantzak eten egin ditu. Estilo liburuak ez dira hedaduretarako, murriztapenetarako baizik.

Beste adibide bat jartzearren. Bertie Ahern, Irlandako Errepublikako lehen ministroa. Ahern idazten dute haren izena Berrian, eta ez Bertie Ó hEachthairn edo Ó hEachtighearna, irlanderaz nonbait behar lukeen bezala. Eta ez dute irlanderaz idazten, Estilo Liburuak ez duelako halakorik esaten. Aldiz, esaten du, euskal herritarrei gaztelerazko izena euskaratu behar zaiela, ez ordea deitura euskalduna duten kanpotarrei. Hortaz Javier Gurrutxaga, baina Esperanza Aguirre.

Galiziako toki-izenekin galizieraren aldeko hautua ere egiten du Estilo Liburuak. Baina hortik ere, hedaduraz pertsona-izenetara salto egiteko bidea ez dago

Estilo Liburuan. Nik hartu nuen parte Euskaldunon Egunkariaren estilo liburuaren lehen bi edizioen erredakzioan, eta uste dut euskal izenentzako arau hori biribila eta balekoa dela. Beste toki batzuetan, beste irizpide batzuk erabiltzen dira, ordea. Adibidez, euskarazko Wikipedian bakoitzaren idazteko era errespetatzeko bozkatu zen bere garaian.

Ondorioa, abizenak berezko grafian idaztea izan zen.

Partaide batek idatzi zuen Wikipediako bozketan haren harira: Jatorrizko izena mantendu beharko genuke beti (eta grafia ere). Etchepare-k Etchepare grafia hautatu bazuen zergatik alda beharko genuke guk? Etchepare Etxepare bezain euskalduna da. XVI. mendeko abizena zen, ez XXI. mendekoa. Partaide honen iritzia gailendu zen, baina hala ere, Bernart Etxepare ageri da... Konfusoa iruditzen zait irizpidea. Uste dut argiagoa dela Berriarena. Euskal Herrikoen deitua euskaldunak, euskaratu.

Etxepare. Mitxelena. Unean unean, "jatorrizko grafia" zein den zaila da asmatzen. Euskararen normalizazio ortografikoa hain berantiarra izanik, uste dut "jatorrizkoa" hobestea ez dela zintzoa gure aurretikoekin, alternatiba ortografikorik edo politikorik eskura izan ez zuten euskaldun batzuez ari gara. Salamancan tesia idatzi zuen Koldo Mitxelenak ze aukera ote zuen, bada, Luis Michelena ez besterik erabiltzeko Francoren Espainia hartan doktore bihurtu zenean? Eta hala ere, Koldo Mitxelena badugu Wikipedian, eta ondo nere ustez, zergatik beharko genuke Luis Michelena artikulu bat?

Baina tira, hala daude arauak, batean eta bestean.


Print
 
...More news
Pays Basque
36 postes d’enseignants ne seraient pas remplacés au Pays Basque à la rentrée 2008
Pays Basque
Troubles psychiques : les malades ont un local associatif à Hasparren
Pays Basque
"On ne gère pas une mairie à cinq, il faut écouter"
Pays Basque
Batasuna présente sa lecture des dernières élections au Nord et au Sud
Pays Basque
Opération grand nettoyage de plages ce week-end avec Surfrider
Culture
"Il me tarde de découvrir la culture basque"
Sports
Le Biarritz Olympique a besoin de points
Sports
Le Tau jouera le Partizan, tombeur du "Pana"
Sujet à la une
Sans majorité, la présidence du départament revient au plus âgé
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |