Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-05-16
Koldo AMESTOY
Traba, palo, balazta eta...

Orain guttiago ikusten dira, gure mendietan pottoka eta zaldiak trabaturik. Ez dakit noizkoa den abereak balaztatzeko usaia. Dakidana aldiz, munduan gaindi praktika honen iduriko asko erabiltzen dela. Eta hemengoa baino bortitzagorik ere badela. Zoritxarrez.

Paloa zer den ? Aberearen aitzineko beso batean edo berdin bietan ematen den zur puska da. Berrogeita hamar bat zentimetro luzekoa, zilo batekin alde batean, beso punta eta apatxaren arteko juntan kokatzen dena.

Lizar zati bat izan daiteke, bere abarxka batekin uztai bat eginik, pata inguratzeko gisan. Edo gaztain taula lodi bat, luzara bi zatitan egina. Animaliaren beso muturrean, bi puskak batu zilo erdiak juntatuz, behar bezala itzatu eta kitto. Azpimarratu behar da, zur hori frango laxoan uzten dela.

Balazta zertarako zen ? Pottoka trabatzeko, noski ! Urratsean ibil zedin, ez lasterka, ez eta lauhazka. Mogimendu erneago bat egiten bazuen, paloak edozein gauza jo eta min egiten zion orduan. Eta beste hanka jotzen bazuen, bi aldiz gehiago min hartzen zuen.

Ondorioz, berak nahi bezala joateko askatasunik ez zuen. Egun batez jabeak "libratu" egin du. Eta berehala laxoan eman, baina beste "libertate faltsu" batean : mendiko bideska eta eremuak, burdinezko "sarazinoez" eta alanbre txistadunez inguraturik, gune batean egoitera behartzen duelarik.

Horra beraz, gure betiko pottoka, izadia eta askatasunaren ikurra, hertsaturik biziarazten dugula. Oraino. Aldi berean, gure burua ere tranpa berdintsuan izanki, bistan dena...

Hori hala bada halabiz, hala ez bada halatsu !


Print
 
...More news
Pays Basque
Le dispositif Bultza d’aide aux porteursde projets s’étend à la Côte basque
Pays Basque
«C’est une double condamnation pour lui»
Sports
Ce soir, les demies du Pilotrienak sans Xala
Culture
56e édition du festival de film de Donostia
Pays Basque
Suite à la grève, une commission paritaire est créée à Ordiarp
Sujet à la une
2000 personnes ont défendu le service public à Bayonne hier matin
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |